Bixen Vergara - 3641-bixente-bergara-02-ts20260102093354437209.jpg

Aurkezten dizuedan proiektu berri honek, gaur egungo gizartearen argiak eta itzalak erakutsi nahi dizkizue. Flâneur hitza frantsesek kalean paseatzen dabilena adierazteko erabiltzen dute, inora iristeko beharrik ez duen hori, paseatzen dabilena paseatzeko ekintza hutsagatik. Kasu honetan, egindako ibilerak kamara eskuetan izan dira eta proposatzen dizuedana begirada argi edukitzea da gure ibilbidean zehar goazela.

Argazki guztietan persona dago gure interesaren erdian, nahiz batzuetan ez agertu, ez agertze honek ere zerbait adierazi nahiko digu, beraz, pertsonak argazkian garrantzia osoa izaten jarraituko du. Agerian (2024) erakusketan bezala, pertsonak nire argazkiak egiteko moduan funtsezko elementu bezala egoten jarraitzen du, zerbait kontatu nahi digun argazkigintza, zerbait esaten diguna, axolagabe utziko ez gaituena…

Hasierako aurkezpen bezala, esango nuke beharrezkoa dugula mundu digitaletik atera eta pantaila ezberdinei begira ez egotea, gure ingurua gehiago begiratuz… Argazki guztiak kalekoak dira, ez daude prestatuak, kalean bertan aurkitutako eta zerbait esan didaten egoerak dira, gero segundu batzuz kamara prestatu, momentu egokia itxaron eta klik! Bakardadea, digitalaren gehiegizko behar hori, baita lasaitasuna ere, adibidez itsaso bazter batean olatuak entzunez edo liburu bat irakurriz, hauek dira nolabait azaldu nahi ditudan gaiak. Gure erosotasun gunetik ateratzeko beharra ere hor dago, digitalak bakardadera bultzatzen gaituela ikusten dut eta elkarrekin egotea pixkanaka galtzen ari den zerbait da…

Bizitzan garrantzitsuena ez dago zero eta bat digitalen bidez egina, ezta argazkigintzan ere, hau dela eta, hemen ikusiko dituzuen argazki guztiak 35mm eta 120-ko roiloak erabiltzen dituzten kamera zaharrekin eginak daude. Argazkiak egiteko era guztiz ezberdina da, askoz ere lasaiagoa eta hobeto pentsatua, digitalaren azkartasunetik urrun…


Bixen Vergara - 3999-bixente-vergara-28-ts20260102093713594550.jpg

Erakusketa honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan bixen.vergara@gmail.com posta bidez edo 655725523 telefono zenbakian. Eskerrik asko!