Bixen Vergara - bronica1-ts20250327135230658520.jpg

Irun 1981


1989

Etxean gurasoek beraien lehenengo argazki kamera erosi zuten, berehala atentzioa deitu zidan aparatu txiki hark. Bisoretik begiratzean munduaren beste ikuspegi bat azaltzen zitzaidala konturatu nintzen eta horrek erakarri ninduen. Irakurtzen nituen komikien antzeko zerbait lortzen nuen argazkiekin, garaiko gizartearen momentu xumeak erretratatzea.

1990-2003

Lehen hezkuntza amaitu eta ikasketekin aurrera jarraituz, Irungo La Salle ikastetxean argazki kamerekin ikasteko aukera izan nuen. Argazki kamera hauek noski 35 mm-ko karreteak erabiltzen zituztenak ziren. Hau izan zen neretzat argazkiak egiten ikasteko egiazko aukera, baita argazkilari ezberdinak eta beraien lanak ezagutzeko aukera ere. Uzten zizkiguten reflex kamera haiekin orduak minutu iruditzen zitzaizkidan. Ikasitakoak praktitatuz, etxeko kamerarekin jarraitu nuen.

2003-2020

Kamera digitalen garaia. “Ikus dezakezu argazkia nola atera den...” Baina bereala konturatu nintzen argazkiak ez zirela berdinak, bazegoen zerbait konbentzitzen ez ninduena. Ala ere, gizartearen mekanismoari jarraituz, kamera digitalekin hasi nintzen, erreportaia ezberdinak eginez, ezkontzak, jaunartzeak, web orrialdeetarako argazkiak, publikazio ezberdinetarako laguntzak… Beti ere argazkilari amateur bezela. Teknika hobetzeko asmoz Irungo Bangalore estudioan denboraldi batez errebelatu digitalaren sekretuak ikasten aritu nintzen. Egiten nituen argazkiek beste norabide bat hartu zuten eta egungo gizartearen islada izaten hasi ziren.

2020-2024

Argazki digitalekin gustora baina beste zerbaiten bila, 1960ko hamarkadako Voigtländer Vito CL bat iritsi zen nire eskuetara. Kasualitateak gertatzen ez direnez, bereala ilusioz ekin nion ia ze argazki egiten nituen ikusi nahian. Probatzeko jarri genion Kodak karrete hark eta kamararen lente zahar baina kalitatezkoek egin zuten lana benetan ona iruditu zitzaidan. Pelikula gehiago erabiltzen hasi nintzen...

2024-...

Argazkigintza analogikoan zentratu naiz, pentsatzen ari naizen erakusketa berrietarako lan egiteko nire era da. Argazkiak egiteko modua erabat aldatu dut, irudi bakoitza bakar egiten duten momentuen bila nabil. Argazki makinak oparitzen dizkidan argazkilari baten bidez Bronica bat eta Nikon bat erabiltzen hasi naiz, lehen nituenekin batera material interesgarria osatu dute, hau da bilatzen dudan argazkigintza, zerbait esaten duena, trasmititzen duena, hitz egiten duena, axolagabe uzten ez gaituena... Kamera digital bat gordetzen dut. Erabiltzen ditudanak 35 mm-ko eta 120ko filma daramatenak dira, 1955eko zaharrenetik hasi eta 90eko hamarkadako modernoraino...

Bizitzan garrantzitsuena ez da 0 eta 1 digitalen bidez egindakoa, ezta argazkigintzan ere.


ERAKUSKETAK

2024 | AGERIAN. Jainkoaren maitasuna eguneroko irudietan. Donostiako Gotzaitegiak antolatua.