Erretratua | Gizarte erreportajea | Egile argazkilaritza | Erakusketak
Argazki salmenta | Artelanen katalogazioa | Argazkigintza tailerrak
Gaur egungo gizarte guztiz digital honetan, argazkilaritzak bere balio fisikoa eta artistikoa galdu du. Gaur egun egiten diren ia argazki guztiak ez dira inprimatzen, eskuzko pantailetan kontsumo azkarrerako osagai bihurtzen dira...
Argazkilaritzaren sustraietara eta filmaren magiara itzultzea proposatzen dizut, non irudi bakoitza bakarra den, filma duen kamera zahar batek bakarrik eskain dezakeen artisau ukitu horrekin.
Argazki saio bakoitza berezia da eta xehetasunei arreta handia jarriz prestatzen da, horregatik beti aurrekontu pertsonalizatua egiten dut. Estandarra ez dut gustuko... Bezero bakoitzak zerbitzu pertsonala eta neurrira egindakoa behar du. Argazki saioa %100ean analogikoan edo digitalean egitea aukeratu dezakezu, bi formatuetan egiteko aukera ere badagoelarik.
Nire lan egiteko era argazki bakoitzean une berezi hori harrapatzea da, emozioak transmitituz, negatibo bakoitzean istorio bat kontatuz...
Argazkilaritzaren arteak, besteak beste, pertsona bakoitzaren historiako une txiki hori artxibatzeko aukera ematen digu. Ahalik eta modu iraunkorrenean artxibatzea da lanbide hau interesgarri egiten duena, oraingo unea dokumentatzea urte batzuk geroago iraganaren berri izan dezagun...
Informazio gehiago nahi baduzu, proposamenen bat baduzu, nire newsletter-ean izena emateko edo aurrekontu bat eskatzeko, bete beheko formularioa... Eskerrik asko!
